"Zelaietako berrantolaketa definitzeko" parte hartze saioak antolatu ditu EH Bilduk

Anboto 2020ko mar. 2a, 13:03

Lehenengo saioa eguaztenean izango da, 18:15ean, Txanportan. 

Abadiñoko EH Bilduk Abadiño Mugi proiektua jarriko du martxan, "herriko mugikortasuna aztertu eta irtenbidea emateko". Lehenengo urratsa, Zelaieta auzoko mugikortasuna aztertzea izango da. "Herritarren segurtasuna, irisgarritasuna eta auzoen bizitasuna bermatuko dituen mugikortasun plan baten beharrean gaude".

Bi saio egingo dituzte herritarrekin batera, lehena eguazten honetan. Bigarrena, ostera, martxoaren 18an egingo dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!