Abadiñoko igerilekuko teilatuaren zati bat jausi da haizearen ondorioz

Jone Guenetxea 2020ko ots. 16a, 14:21

Estalkiaren zati hori uretara jausi da. Momentu horretan igerilekua zabalik zegoen arren, jausi den zati horrek ez du inor harrapatu.

Gaur, 11:00etan erori da teilatu zatia uretara. Hala ere, momentu horretan ez zegoen igerilaririk gune horretan. Egoeraren aurrean, Abadiñoko Udalak behin-behinean itxi du Astolako kiroldegia, haizearen ondorioz estalkiaren zati bat jausi eta gero, udalak gaur jakitera eman duenez. Prentsa oharrean azaldu dutenez, udalak kiroldegiko aparkalekua hustuko du, eta inguru hurbilenean dauden ibilgailuak ere kentzera behartuko ditu, segurtasuna bermatze aldera.
 
Udal arduradunak eta teknikariak bihar bilduko dira kalteen norainokoa eta kalteak konpontzeko egin beharreko jarduketak baloratzeko. Igerilekua matxura konpondu arte itxita egongo den arren, astelehenaz geroztik gimnasioak normaltasunez funtziona dezakeen ala ez aztertuko du udalak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!