Hamar urte pasatu dira kamineroaren etxea eraitsi zutela

Anboto 2020ko urt. 24a, 13:30

Traña-Matienako kamineroaren etxea orain dela hamarkada bat bota zuten. Baserriaren inguruan, lanak hasi zituzten A-8 autobidea zabaltzeko. Obren artean  inguratuta gelditu zen etxea.

Kamineroaren etxea arrakalduta zegoen, txarto, eta sasoi hartan Abadiñoko alkate zen Jose Luis Navarrok eraikina botatzeko edo eraberritzeko eskatu zion Bizkaiko Aldundiko Herri Lan Sailari. "Baserria konpontzeko asmorik ez badute, obretako makinak han daudela aprobetxatu eta baserria botatzeko eskatu diegu. Erantzunaren zain gaude", azaldu zuen alkateak.

Bada, 2010eko maiatzean, hondeamakinek di-da batean eraitsi zuten baserria, 40 minutuan. Aurretik, eraikina okupatu zuen familia desalojatu egin zuen Ertzaintzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!