Manifestazioa Abadiñon, errepideko arriskuagatik

Anboto 2019ko abe. 13a, 11:30

Joan zen asteburuan, Elorrioko saihesbidearen amaieran —Arrasaterako bidean— dagoen bidegurutzean hainbat elorriar batu ziren gune hartako arriskua salatzeko eta segurtasun neurriak eskatzeko. Errepideko segurtasuna gatazkatsua den gaia izaten da. Bestela, erreparatu orain 14 urte Abadiñon gertatu zenari.

2005eko otsailean manifestazio bat egin zuten Traña-Matienan, errepideko segurtasuna areagotzeko neurriak eskatzeko. 'Denok gara trafikoaren biktimak' eta 'Herritarren segurtasuna orain' izeneko leloak irakurri zitezkeen pankartetan. 1.500 bat lagunek parte hartu zuen, orduan ANBOTOk idatzitako kronikak jasotzen duenez. Aste gutxiren barruan auto istripuan pertsona bi hil zirelako manifestatu ziren. Erakundeen "pasibitatea" salatu zuten eta Abadiñoko Udalari "presio gehiago" egiteko eskatu zioten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!