Gaur goizean Bizkaiko Batzar Nagusiak Gerediagan batu dira eta metalgintza sektoreko sindikatuek (ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, CNT eta USO) ermitaren parean kontzentratzeko baliatu dute. Arratsaldean Bizkaiko hitzarmena eztabaidatzeko negozioa mahaia batuko da sindikatuetako eta Bizkaiko metaleko enpresen federazioko ordezkariekin eta CCOO-ko Jaime Intxaustiren ustez hiru aldeko mahaiak izan behar luke. “Alderdi politikoek parte hartu behar dute konponbidean, itunpeko ikastetxeen kasuan ikusten ari garen bezala. Mezu hori helarazi gura dugu”, adierazi du ermitaren parean egindako adierazpenetan.