Txirrindulari bat Galdakaoko ospitalera eraman dute istripua izan ostean

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 18a, 08:26

5:40an gertatu da istripua Abadiñon, N-634 errepidean, Durango eta Berriz artean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, auto eta txirrindulari batek istripua izan dute eta horren ondorioz, bizikletan joan den gizonezkoa Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute. Ertzaintza istripua ikertzen dabil. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!