Akordioari esker honako hobekuntzak lortu dituzte, besteak beste: behin behinekoak ziren 14 kontratu indefinitu bihurtuko dira hitzarmenak dirauen artean, soldata igoerak emango dira urtero eta berdintasun plan bat lantzeko batzorde bat sortuko da. "Hitzarmenak azkeneko lan erreformaren aurrean blindatzeko artikuluak barneratzen ditu. Enpresak ezingo ditu soldatak unilateralki moldatu, ezta hitzarmeneko edukiak ez aplikatu ere", adierazi du ELA sindikatuak ohar batean.