G7aren aurkako mobilizazioetan atxilotutako abadiñarrari babesa erakusteko Abadiñoko Ezker Abertzaleak kontzentrazioa deitu du

Anboto 2019ko ira. 19a, 10:05

Abuztuaren 24an Miarritzen hasitako G7ko goi bileraren aurkako mobilizazioetan atxilotu zuten gaztea, eta bihar epaituko dute. Elkartasuna adierazteko, kontzentrazioa deitu du Abadiñoko Ezker Abertzaleak, 19:30ean, Txanporta plazan.

Guztira, ehunka lagun atxilotu zituzten G7koek Miarritzen egindako goi bileraren aurkako mobilizazioetan, eta horietako batzuk oraindik atxiloturik jarraitzen dute, ezker abertzaleak ohar bidez adierazitakoaren arabera. Gazte abadiñarra bihar epaituko dute Baionan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!