2019/09/13 17:30

Aitte Kurutzeko jaiak

Aitte Kurutzeko jaiak
Abadiño

Abadiñarrek pijama eta kamisoia jantzita irtengo dute gaur Aitte Kurutzeko jaiei hasiera emateko. Ferialekuan egin dute hitzordua 17:30ean, Andra Marira txopoaren bila joateko. Ondoren, kalejira egingo dute herrian zehar.

Egitaraua

Irailaren 13an: Pijama eta kamisoi eguna

  • 19:00etan, txopoa altxatzea.
  • 20:00etan, parrillada.
  • 21:00etan, ugasixo txapelketa.
  • 22:00etan, Lotxo taldea.
  • 23:00etan, umeen patata dantza. Ostean, umeen eta kulero eta kantzontzilo lasterketa. Gero txokotalea.
  • 00:00etan, nagusien patata dantza.
  • 03:00etan, nagusien kantzontzillo eta kulero lasterketa.
  • Erromeria amaituta, Dj Elvis Caino.

Irailaren 14an: Aitte Kurutzekoa

  • 11:30ean, meza. Ondoren, dantzak eta luntxa.
  • 17:30ean, umeentzako ikuskizuna.
  • 18:30ean, poteo musikatua.
  • 21:00etan, tortilla txapelketako tortillen aurkezpena. Txapelketa bertsoz girotuko dute.

Irailaren 15ean: Mozorro Eguna: Itsasoa

  • 12:30ean, estropadak.
  • 14:30ean, maleta siku.
  • 15:00etan, umeentzako puzgarriak.
  • Arratsaldean, Mugi Panderoa.
  • 20:30ean, txopoa botatzea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!