✗
21:00etan gertatu da istripua Abadiñoko Muntsaratz auzorako sarbidean. Bi autok elkar jo dute. Ondorioz, bi pertsona zauritu dira eta ospitalera eraman dituzte. Ertzaintza trafikoa bideratzen aritu da.