Abadiñoko hilerriko obrak abuztuan hasiko dituzte

Anboto 2019ko abu. 1a, 16:40

Nitxoen aldea atondu eta fatxadako zikinkeria eta hezetasun arazoak konponduko dituzte.

Abadiñoko Udalak 227.935 euroan adjudikatu ditu kanposantuko obrak. Prentsa oharrean azaldu dutenez, nitxoen aldea atondu eta fatxadako zikinkeria eta hezetasun arazoak konponduko dituzte, besteak beste. Abuztuan hasi eta bost hilabete beharko dituzte lanekin amaitzeko.
 
Mikel Garaizabal alkateak esan du proiektu honekin udalak hilerri "atseginagoa" egin nahi duela, eta, aldi berean, "Abadiñoko ondasun historiko eta artistikoa babestu eta gorde. Javier Crespo Hirigintzako zinegotziak azpimarratu duenez, bestalde, nitxoak dauden  inguruan konponketa batzuk egin behar  dira egiturako hormigoi-losa hondatuta dagoelako puntu batzuetan. 
 
Gainera, errrausketa-labearen eta kolunbarioen aldean teilapea inpermeabilizatu eta itoginak konponduko dira. Bestalde, hilerriaren fatxadaren obrak egingo dira zikinkeria eta hezetasun arazoak konpontzeko.
Javier Crespok gaineratu du,  herritarrek behin eta berriro "eskatutako lanak" direla horiek, eta nitxoen eta kolunbarioen partean hasiko direla, "Domu Santuetan bertara hurreratzen diren milaka abadiñarrek hobekuntza igarri dezaten".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!