Aite Kurutzeko pareko bidegurutzean biribilgunea eraikitzen hasi dira

Jone Guenetxea 2019ko uzt. 20a, 09:57

Zelaieta urbanizatzeko planaren lehen fasea da hau.

Abadiñoko Udalak jakitera eman duenez, urbanizazio proiektuaren lizitazio prezioa 1.679.402 eurokoa da. Lehenengo fase honetan, Aite Kurutzeko ermitaren pareko bidegurutzean biribilgunea eraikiko dute. Lanak bost hilabetetan amaitzea aurreikusi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!