Kamioi bat irauli da Abadiñon, Matienatik Berrizerako biribilgunean, eta auto ilarak daude

Anboto 2019ko uzt. 19a, 08:04

Istripuak ez du zauriturik eragin.

Gaur, 06:10 inguruan, kamioi bat irauli da Abadiñon, Matienatik Berrizerako biribilgunean. Istripuaren ondorioz gasoila barreiatu da han inguruan. Garabiak eraman dituzte kamioia erretiratzeko eta oraindik horretan dabiltza. Une honetan auto ilarak daudela adierazi dute Ertzaintzatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!