Rothenberger enpresako langileek ekainaren 25ean gertatutako lan istripua gaitzetsi dute

Jone Guenetxea 2019ko eka. 27a, 18:37

Enpresa komiteak prentsa oharrean azaldu duenez, istripua gertatu zen makinan ez da lehenengo aldia horrelako zerbait gertatzen dena. "Iraganean leherketak egon ziren zauritu gabe", dio komiteak.

Rothenberger enpresako langileek enpresa aurrean elkarretaratzea egin dute ekainak 25ean
gertatu zen lan-istripua salatzeko. 

Enpresa komiteak azaldu duenez, enpresari neurriak hartzeko exijitu diote "gertatu den istripu berriz ez gertatzeko". Istripua gertatu zen makinan ez da horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia, komiteak dioenez. "Iraganean leherketak egon ziren zauritu gabe". Komiteak oharrean dioenez, "orokorrean, salatu nahi dugu makina guztiek duten inbertsio falta prebentzio arloan, horrek suposatzen duen arriskuarekin. Komitearen iritziz enpresak ez du orain arte prebentzio arloan makinetan mantenurik egin. "Enpresa gertatutakoaren arduradun bakarra dela uste dugu, horregatik ardurak eskatzen dizkiogu eta lan-osasunean arloan aldaketa handi bat".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!