[BIDEOA] Berton Bertokoaren flashmoba iruditan

Anboto 2019ko mai. 4a, 18:56

Berton Bertokoa mugimenduak deituta flashmob bat egin dute Traña-Matienan. Ostean, oilasko pintxoen banaketa egin dute, sanprudentzioen jai giroan.

Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek Miren Amurizaren letragaz sortutako Sukalde bat jantokian abestia oinarri hartuta egin dute koreografia. Bideografik ekoiztetxeak egin du grabaketa, eta datozen egunetan egongo da ikusgai bideoa.

Durangaldeko eskoletako jantokietan bertako eta sasoiko produktuak kontsumitzearen aldeko lana egiten du Berton Bertokoak. Kasu batzuetan sukalderik ez dute, eta horren aldarrikapena ere egiten dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!