Abadiñoko Independenteek udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu dute

Aritz Maldonado 2019ko api. 30a, 10:35

Javier Crespo izango da alderdiak maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen alkategaia. 

Alkategaiaren berbetan, zerrenda Abadiñoko errealitatea ongi ezagutzen duten emakumezkoek eta gizonezkoek osatzen dute. "Herriarengatik eta herritarren alde lan egingo dugun abadiñarrek osatzen dugu zerrenda, ez diogu ezer zor alderdi politiko bateri ere ez, eta ez dugu beraien gidalerrorik jarraitzeko beharrik".

Crespoz gainera, Argi Abad euskara eta hezkuntza zinegotziak ere errepikatuko du hautagaitza, zerrendako bigarren postuan. Egun zinegotziak diren Yanire Moreno eta Ima Zapardiez zerrendako hamargarrena eta hamabigarrena dira, hurrenez hurren. Jose Luis Navarro alkateak ixten du Abadiñoko Independenteen hautagaitza zerrenda. 

Zerrenda:

1. Javier Crespo Bejarano 

2. Argi Abad Bascones

3. Antonio Campo Ruiz 'Patxo'

4. Rosa Maria Miguel Perez 

5. Primitivo Arroyo Gonzalez

6. Almudena Martinez Sanchez

7. José Ruiz de Larrea Aranceta 'Txepe'

8. Veronica Alejos Crespo

 9. Carmelo Garcia Garcia

10. Yanire Moreno Manzano

11. Maria Carmen Hierro Bartolome

12. Inma Zapardiez Ruiz

13. Jose Luis Navarro Donaire

(Ordezkoak)

1. Jesus Maria De la Riba Allende

2. Iraide Martin Tostado

3. Virginia Casquero Casquero

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!