EH Bilduren ustetan Zelaietako zentroa handituta ere, ginekologia eta kirurgia txikia zerbitzuak mantendu egin behar ditu

Aritz Maldonado 2019ko api. 3a, 16:40

Zelaietako osasun zentroa handitzeko erabakiarekin pozik agertu da, ostera, Abadiñoko EH Bildu.

"Urteetan izandako hazkunde demografikoari baliabide egokirik eskaini gabe egon ondoren, positiboa da" adierazi du ohar batean. Osakidetzari, orain arte bezala, ginekologia eta kirurgia txikia bezalako zerbitzuak Matienako osasun zentroan eskaintzen jarraitzeko konpromisoarekin jarrai dezan eskatu dio, bide batez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!