Gas-ihes bat dela-eta Txinurrisolo kalea itxi dute Matienan

Jone Guenetxea 2019ko mar. 13a, 19:41

Txinurrisolo kalean "gas usain handia zegoela" ohartarazi dute auzokideek 19:00 inguruan. Suhiltzaileak, udaltzainak eta gas konpainiako teknikariak bertan izan dira lanean.

Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak azaldu duenez, kalean gas usaina nabaritu dute auzokideek eta berehala abisua pasa diete. Suhiltzaileak eta udaltzaingoa bertaratu dira, eta Txinurrisolo kalea itxi dute. Gas konpainiako teknikariek ihesa aztertu dute, eta Herrizaingo sailak jakitera eman du ihes txiki bat izan dela.. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!