Muntsaratz "auzo bizi" bilakatzeko zazpi proposamen aurkeztu ditu EH Bilduk

Aritz Maldonado 2019ko mar. 13a, 13:45

Besteak beste, BMX bizikletentzako zirkuitu bat, umeentzako jolas parke bat edota komun publikoak jartzea proposatu dute. 

Martxoaren 7ko auzo batzarrera hurbildutako auzotarrek eginiko proposamenen artetik hainbat nabarmendu ditu Abadiñoko EH Bilduk. Lehen aipaturikoez gainera, kale batzuk norabide bakarreko egitea proposatu du alderdiak, 87 aparkaleku irabazteko horrela. "Bilera emankorra izan zen. Udal politikaketan Muntsaratz ez da lehentasunezkoa izan. Horrekin apurtu eta auzo bizia izateko helburuadute proposamen hauek".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!