Abadiñoko EH Bilduk 320.000 euro inguruko moldaketa proposatu du udal aurrekontuetarako

Karolina Suarez 2019ko mar. 7a, 09:54
Abadiñoko udala

2019ko aurrekontuen gainean helarazitako proposamenaren helburua ahalik eta herritar gehienen errealitatea islatzen saiatzea da. Proposamenaren helburua udal gobernuak proposatutako aurrekontuari partida berriak sortu eta beste batzuk indartzea da.

Politikarien soldatei eta talde politikoei bideratutako partidari dagokiona da aldaketarik handiena, 105.188,25 eurokoa. Alkatearen soldata murriztea, liberatuta dauden beste bi zinegotzien partida kentzea, eta talde politikoei ematen zaien dirua murriztea da intentzioa.

Herritarrek ere "erabaki eta parte-hartu dezaten", 120.000 euroko partida berri bat sortzea proposatu du EH Bilduk, parte-hartze bidez herritarrekin batera erabakitzen diren proiektuak aurrera eramateko. Sortu nahi dituzten beste partiden artean ondokoak proposatu dituzte: gazteei begirako etxebizitza alokairurako diru-laguntza partida bat, baserri auzoetarako putzu septikoak %100 subentzionatzeko planaren lehen fasea egiteko diru partida, umeentzat urte osoko aisialdi alternatiba bat sortzeko partida, nagusiek Abadiño Lagunkoiako diagnostikoan ateratako ondorioak aurrera eramateko 15.000 euroko partida eta Zelaietako segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko egin beharreko lanak egiteko, 50.000 euroko partida proposatu dute.

Konpromiso estrategikoak

Abadiñoko aurrekontuen gaineko proposamenaz aparte, AI eta EAJ alderdiei zenbait arloren gaineko konpromisoa hartzeko eskaera egin die EH Bilduk: IBI zerga jaistea eta azken urteko kalteak murrizteko auzotarrei diru laguntzak bermatzea, adibidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!