Abadiño parekideago bat eraikitzeko neurriak proposatu ditu EAJk

Aritz Maldonado 2019ko mar. 6a, 13:10

Mugikorretarako doako aplikazioa da neurrietako bat. 

Maiatzeko udal hauteskundeetan Abadiñoko EAJk aurkeztuko duen zerrendako emakumeek neurri sorta aurkeztu dute Abadiño parekideago bat eraikitzeko. Alde batetik, mugikorretarako doako aplikazio bat sortzea, balizko erasoak salatu, lekuko gisa informatzako edo etxerako laguntza eskatzeko. Bestalde, emakumeak lan munduan sartzeko udaletik enplegarritasun politikak bultzatu behar direla uste dute. Horrez gainera, udal langileak genero politiketan trebatzea proposatu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!