Bi istripu egon dira Abadiñon

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 25a, 10:13

Bata A8-an izan da eta bestea N-634 errepidean.

Gaur goizean auto istripu bi izan dira Abadiñon. Bata N-634 errepidean izan da Bilborako norazkoan. Istripu horretan pertsona bat zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Bestea, berriz, A8-an izan da. Ertzaintzak jakitera eman duenez, gidaria txarto sentitu da eta istripua izan du. 

Bi istripuetan bina pertsona zauritu dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!