Bi udaleku antolatu ditu udarako Katalamixon aisialdi elkarteak

Aritz Maldonado 2019ko ots. 25a, 11:16

Martxoaren 1ean Katalamixon elkartearen lokalean bertan egongo da izena emateko aukera, 17:00etatik 19:00etara.

Berritasun nagusi bat dakarte Katalamixon aisialdi elkartearen aurtengo udalekuek: bi udaleku aterako dituzte. Alde batetik, LH2 eta LH5 bitarteko umeentzako udaleku finkoa egingo da uztailaren 17tik 29ra bitartean. Mendigorrian (Nafarroa) izango dira udaleku horiek. 

Aurten, lehenbizikoz, udaleku finko-ibiltzaria antolatu du Katalamixonek, Errezutik (Nafarroa) Mendigorriara. LH6tik DBH3 bitarteko gazteentzako izango da, eta guztira, 40 plaza eskainiko dira. Izen-emate ordenaren araberakoa izango da onarpena, eta pertsona bakoitzak hiru ume apuntatu ahalko ditu. Martxoaren 1etik 8ra bitartean egongo da aukera izena emateko. Martxoaren 1ean, Katalamixonen lokalean bertan egongo da aukera, 17:00etatik 19:00etara. Martxoaren 2tik aurrera telefonoz edo emailez ere eman ahalko da izena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!