Iñaki Rekalde zinegotzia Abadiñoko EAJren zerrendako bigarrena maiatzeko udal hauteskundeetarako

Aritz Maldonado 2019ko ots. 15a, 09:01

2015eko udal hauteskundeetarako ere bigarren joan zen Abadiñoko EAJk aurkezturiko zerrendan. 

Landa Garapen, Turismo eta Merkataritza zinegotziak ilusioz ekingo dio erronkari, azaldu duenaren arabera. "Ilusioz beteta nago Abadiñori mesede egingo dioten akordioetara iristeko, herria osatzen duten herrigune eta auzoetara iritsiz, bakar bat ere ahaztu gabe".

Rekalde Iurretan jaio zen duela 39 urte, eta egun Muntsaratzen bizi da. Kimika Zientzietan lizentziatua da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!