Urrutia zerrendaburu legez aurkezteko ekitaldia egin du Abadiñoko EH Bilduk

Aritz Maldonado 2019ko urt. 21a, 11:07

Jasone Agirre legebiltzarkideak ere parte hartu zuten ekitaldian.

Txanporta kultur etxean izan zen ekitaldia, zapatuan. EH Bilduk Mikel Urrutiaren hautagaitza aurkezteaz gainera, Abadiñorako dituen proposamen sorta eta inbertsio estrategikoak zeintzuk izango diren aurkeztu zituen: "Zerga sistema duina, justua eta progresiboa aplikatuko dugu, herritarrak ito gabe abadiñarren beharrizanak asetuko dituena" azaldu zuen Urrutiak ekitaldian. Hiru sektoreetarako bideraturiko eskaintza ekonomikoa edota turismo jasangarria garatzeko programa ere aurkeztu zituen alderdi independentistak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!