2017-2018 ikasturtean euskarazko klaseak jasotzeagatik jaso dute laguntza 28 herritar hauek. Klaseen %80ra joan izana, eta Abadiñon erroldaturik egotea ziren betebeharreko bi baldintzak. Argi Abad Hezkuntza eta Euskara arloko zinegotziaren berbetan, euskara ikastea sustatzeko neurria datozen urteetan ere mantenduko da.