Urteko lehen elur malutak Urkiolan

Asko zuritu ez duen arren, gaur goizean urteko lehen elur malutak ikusi ditugu Urkiolan. Iragarpenek diotenez goizean zehar 300 metrora elurra egin dezake. Eguerdirako, berriz, atertzera egingo du.

Bestalde, trafiko zuzendaritzak portuetan arretaz gidatzeko deia egin du.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.