Auto bik istripua izan dute Abadiñon, Muruetako biribilgunean

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 8a, 15:54

15:40 inguruan auto bik istripua izan dute Abadiñon, Muruetako biribilgunean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Istripuaren ondorioz pertsona bi zauritu dira eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!