Zuzendaritza taldeak ohar bidez jakitera eman duenez, duela bi urtetik eskolan berogailuarekin "arazo larriak" dituzte. "Askotan eskolara sartzean berogailuak amatatuta egoten dira, gelako tenperatura 14º ingurukoa izanik, eta beste batzuetan, eskolak bukatu baino lehen amatatu egiten da", adierazi dute.
Bertan azaldu dutenez, berogailuaren ardura udaletxearena da, eta "konponketa txikiak" egin dituzten arren, arazoa "konpondu gabe" dago. "Gaur eskolara sartzerakoan berogailuak amatatuta zeuden, eta bataz besteko tenperatura 13º izan da", jarraitu dute.
Egoera horren aurrean, Eskolako Kontseiluko kideak eta IGEko arduradunak batu dira gaur eta bihar goizeko 9etarako ikasgelak "behar den tenperaturan" ez badaude, gutxienez 18º ikastetxea zabalduko dute, baina eskolak ez dituzte "normaltasunez" emango. Bestalde, arazoa konponduta ez badago 10:30etik 11:00etara protesta bat egingo dute eskolako patioan.