Mikel Urrutia izango da Abadiñoko EH Bilduren alkategaia udal hauteskundeetarako

Anboto 2018ko abe. 12a, 08:02

Urrutiak bigarrenez hartu du alkategai izateko ardura, 2015ean ere zerrendaburu izan baitzen. 2019ko maiatzaren 26an izango dira udal hauteskundeak.

Alderdiak sare sozialetan eman du bere hautagaitzaren berri. Mezuaren arabera, ingeniari eta gaur egun Abadiñoko institutuko irakasle denak udalean partaidetza bideak zabaldu nahi lituzke. Gainera, zerga sistema "duin eta justua" arautzea proposatuko du, "herritarrak ito gabe herriko beharrizanak betez". Esaterako, udalak OHZ zergan ezarritako tipo altuagaz ez da ados agertu izan EH Bildu.

Gai estrategikoak lehenetsiz inbertsioak "modu orekatuan" egitea auzoetan, eta "baliabideen kudeaketa eraginkorragoa" gauzatzea dira bere beste asmo batzuk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!