Ziklista batek auto bat jo du Abadiñoko Gaztelu auzoan

Anboto 2018ko abe. 5a, 14:18

Ziklista Galdakaoko ospitalera eraman dute.

11:30 inguruan gertatu da istripua Abadiñoko Gaztelu auzoan. Autoko gidaria ziklista batekin berbetan zegoen eta, horretan zebilela, beste ziklista batek jo egin du, Ertzaintzak informatu duenez. Ondorioz, ziklista hori Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dutela informatu du SOS Deiak-ek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!