Muntsaratzeko sarbideetako arazoa konpontzea eskatzeko sinadura bilketa egingo dute berriz

Anboto 2018ko abe. 1a, 21:30

Gobernu Taldeak proposatutako irtenbidea Durangoko norabidetik datorren trafikoa kudeatzen duen semaforoa anbar eran jartzea izan da. "Hori irtenbide azkar eta arriskutsua da", diote auzokideek.

Muntsaratzeko bizilagunek duela 7 hilabete 700 sinaduratik gora aurkeztu zituzten udaletxean sarbidearen arazoa konpontzea eskatuz. Gobernu Taldeak, semaforoa anbar eran jarri du behin-behineko irtenbide lez. Auzokideek diotenez, errepidea Bizkaiko Foru Aldundiarena da eta udalak titulartasuna eskuratzea gura du, baina hori prozesu luzea izan daiteke. 

Auzokideek berriro sinadurak batzeari ekin diote. Aldundiari ibilgailuen fluxu azterketa egitea eskatzen diote auzokideek, semaforoak hobeto erregulatzeko. Bestalde, auzoko sarbidearen arazoa konpontzeko irtenbidea biribilgunea eraikitzea dela nabarmendu dute.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!