Elurra berriro Urkiolan

Anboto 2018ko aza. 20a, 16:30

Eguraldiak okerrera egin du gaur. Goizean goizetik euria izan da protagonista eta tenperaturak nabarmen egin dute behera.

Gainera, Urkiolara elurra itzuli da. Felix Morenok grabatutako bideoan ikus daitekenez, une honetan elurra ari du.

Biharko eguraldiak hobetzera egingo duela aurreikusten da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!