"Mexikon jaio nintzen. Gurasoek txikitatik egin digute etxean euskaraz; aita euskaldun zaharra da eta ama euskaldun berria. Amak gugaz batera ikasi zuen euskaraz berba egiten. Eta 19 urtegaz etorri nintzen Euskal Herrira bizitzera. Orain Euskaraldia antolatzeko taldean nago eta jende asko motibatuta dagoela ikusten dut. 500 bat lagun daude izena emanda Abadiñon, kopuru polita da. Ea gero zelan irteten den ariketa. Abadiñon gaztelania asko egiten da, eta gure asmoa ahalik eta belarriprest gehien apuntatzea da. Ez da erraza izaten ari, baina saiatuko gara. Maila pertsonalean motibatuta nago, euskara bultzatzeko ariketa itzela iruditzen zait. Baditut nire zalantza pertsonalak, instituzio batzuek eskuak garbitzeko aprobetxatu gura dutela uste dudalako, baina ni oso motibatuta nago. Abadiñon euskaraz bizi naiz ingurukoekin eta, seguruenik, ez dut asko igarriko eragina, baina lanean bai."