Auto eta kamioi baten arteko istripua Abadiñon, Eroskiko biribilgunean

Anboto 2018ko aza. 12a, 13:17

12:40 inguruan auto batek eta kamioi batek istripua izan dute Abadiñon, Eroskiko biribilgunean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, ez da inor zauritu.

Bestalde, inguru horretan arretaz gidatzeko deia egin dute, autoa eta kamioia errepide bazterrean daude eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!