Hitzarmen kolektiboaren defentsan kalera atera dira Lantegi Batuak enpresan

Markel Onaindia 2018ko aza. 12a, 10:30

Bizkai mailan 2018ko urtarrilean hasi ziren negoziazioetan, baina oraindik ez dira akordiora heldu, eta langileak protesta egiten hasi dira. "Enpresak proposamen laburra eta erridikulua egin du, eta ez gaude ados", esan du ordezkarietako batek. Aniztasun funtzionala duten pertsonei lan munduan sartzen laguntzeko funtzioa du enpresak.

Gaur Abadiñon egin dute elkarretaratzea, eta bihar Zornotzan izango da. Datozen egunetan Bizkaiko beste lau herritan ere aterako dira kalera. Abendurako manifestazioak iragarri dituzte Bilbon, eta egun osoko greba ere bai abenduaren 20an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!