"Abadiñon euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago delako, hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera hau baliatu behar dugu guztion artean", adierazi zuten atzoko aurkezpenean.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldiaren helburu nagusia hizkuntza ohituretan eragitea da, hain zuzen ere. Horretarako, Ahobizi eta Belarriprest figurak indartzea gura dute ekimenaren sustatzaileek, eta abadiñarren konpromisoa eskatu dute. Izena emateko epea zabalik dago.Euskaraldian Ahobizi eta Belarriprest izateko konpromisoa hartu duten lagunek txapa bat eramango dute soinean, identifikagarri legez. Abadiñon hilaren 16an banatuko dituzte txapa horiek.
Elorrioko ekitaldia
Elorrion, ostera, azaroaren 7an banatuko dituzte, Arriolan egingo den ekitaldian bertan. '2+2 ez dira beti 4' deituko da ekitaldia, eta 19:00etan hasiko da.