OHZ ordaintzeko diru-laguntza eskatzeko aukera dute baserrietako jabeek

Anboto 2018ko urr. 22a, 11:30

Baserrietako ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ) ordaintzeko diru-laguntza eskatzeko epea zabaldu du Abadiñoko Udalak. Diru-laguntza horiekin zergaren erdia ordaindu ahal izango dute baserrietako jabeek,  Landa Garapen, Merkataritza eta Turismo Arloko zinegotzi Iñaki Rekaldek azaldu duenez. Abenduaren 31ra arte egin daiteke eskaria.

Baserri guneak mantentzen lagundu gura du udalak diru-laguntza horien bitartez, baserrietan bizi diren familiei "babesa emanez". Rekaldek azpimarratu duenez, herriko ondare arkitektonikoaren zati dira baserrien  ohiko etxebizitzek baino metro karratu gehiago dituzte, eta OHZ altuagoa dagokie. Hori dela-eta, OHZ murriztu gura die famili hauei udalak, "beraien bizimoduari eusten laguntzeko eta Abadiñon horren enblematikoak diren etxeak mantentzeko", Rekaldek azaldu duenez.  Udalak 42.000 euroko diru-atala lotu du diru-laguntza hauetarako.

Diru-laguntza hauek eskatzeko nondik-norakoak azaltzeko batzarra deitu dute udal arduradunek baserrietako jabeekin urriaren 26rako. Udaletxean izango da, 10:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!