Javier Crespo izango da Talde Independentearen hautagaia 2019ko udal-hauteskundeetan

Jone Guenetxea 2018ko urr. 8a, 07:22

Crespok Jose Luis Navarroren lekukoa hartuko du Abadiñoko Independienteak alderdian.

Abadiñoko Gizarte Ekintzako zinegotzi Javier Crespo izango da Talde Independentearen hautagaia 2019ko hurrengo udal-hauteskundeetan. Crespok Jose Luis Navarro ordezkatuko du, Navarrok iragarri baitu ez duela bere burua berriz aurkeztuko hautagai moduan, "bere taldeko gazteei bide emateko". 45 urteko abadiñarra udaleko Gizarte Ekintzako buru izan da azken zazpi urteotan.  Prentsa oharrean nabarmendu dutenez, esperientzia sendoa hartu du udal-kudeaketan, zinegotzi moduan jardundako bi legegintzaldietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!