Jose Luis Navarrok agur esango dio Abadiñoko alkatetzari, ez baita hauteskundeetara aurkeztuko

Aritz Maldonado 2018ko ira. 26a, 10:10

Gaur egin du publiko, prentsaurreko baten bidez. "Faltan botako dut, baina nekatuta igartzen naz" adierazi du.

Antonio Serrano zinegotziak ere utziko du udaletxea, hogei urteren ostean. Sorreratik daude Abadiñoko Independienteetan Navarro eta Serrano, eta aurrerantzean ere, laguntzen jarraituko dutela adierazi du alkateak. 

Navarro alkatearen berbetan, erabakita dago 2019ko udal hauteskundeetara AIk nor aurkeztuko duen alkategaia bezala, baina oraindik ez dute publiko egingo

Abadiñoko Independenteak alderdiko burua 2007tik izan da Abadiñoko alkate, hiru legealdi osatuta. Gaur egun EAJgaz batera gobernatzen dihardu. 2007az aurretik zinegotzi ere izana da 8 urtez.

Navarro, 2015eko hauteskunde ostean, agintea mantentzeko ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!