Mendiolako auzo eskolako azken ikasleak

Markel Onaindia 2018ko ira. 9a, 19:30

Egunotan euren ikastetxeetarako bidea hartzen ari dira berriro ikasleak, liburuz betetako motxilak soinean. Argazkian ageri diren ikasleek ere egin zituzten eskolarako joan-etorriak. Badute bereizgarri bat, gainera: Mendiola auzoko eskolako azken ikasleak izan ziren. 

1988an eskola zarratu zenean, Jaione Urien, Ibai Urien, Igor Garate, Aritz Areizaga, Unai Macias, Gotzone Ania eta Asier Zabala ziren ikasleak, eta Mila Berrioateortua irakaslea. 1998ko urtemuga ekitaldikoa da argazkia.

Datuok auzo elkarteak argitaratutako Mendiolako eskolak 75 urte liburuari esker dakizkigu. 1923-1924 ikasturtean zabaldu zen eskola, Julene Azpeitia eta  Feliziana Astorkia maistra zirela. Liburuan kontatzen denez, klaseak euskaraz ematen zituzten, liburuak gaztelaniaz egon arren. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!