Abadiñoko Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du Iruñeko sententziaren inguruan

Anboto 2018ko mai. 7a, 16:58

Alderdiek honakoa adostu dute:

LEHENIK.‐ Udal honek eta Abadiñoko herriak bere babes, maitasun eta elkartasuna adierazten die biktimari eta bere senitarteko eta ingurukoei.

BIGARRENIK.‐ Sententziak jasotzen duenarekin gure erabateko desadostasuna adierazten dugu eta bereziki, jazotakoa sexuabusu jarraitu gisa aitortu duelako. Zentzu honetan, gure babesa erakutsi nahi diegu aipaturiko sententzia inpugnatu edo inpugnatuko duten erakundeei, beharrezkoak diren errekurtsorako bitartekoak erabiliz.

HIRUGARRENIK.‐ Gure etsipen eta haserrea erakusten dugu sententzia honen aurrean eta Justizia eskatzen duen aldarriarekin bat egiten dugu.

LAUGARRENIK.Emakume guztiek askatasunerako duten eskubidea aldarrikatzen dugu eta, era berean, Abadiñoko herriak ez duela inolako eraso matxistarik onartzen.

BOSGARRENIK.‐ Udal honek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa berresten du, mugimendu sozial, feminista eta, oro har, herritarrekin, eta bereziki, emakumeen eskubideen defentsan eta emakumeen kontrako indarkeria adierazpen ororen aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!