Matienako hiru tabernatako bonboekin ageri dira: Ostendi ('Kali' izenagaz ezagutzen da) Pub Tao eta Oxford kafetegia. Miguel Angel Oregui Ostendi tabernako jabearen ustez, jaien hasieran ateratako argazkia da, "jaietako arropak oraindik garbi" ikusten direlako. Ordukoak oso jai jendetsuak zirela gogoratzen du Oreguik. Zelaietatik eta inguruetatik ez ezik, Bizkaia osotik, Gipuzkoatik eta Arabatik etortzen ei zen jendea Traña-Matienako jaietara.