CIE Inyectametal zigortu dute langile baten Askatasun Sindikalerako Eskubidea urratzeagatik

Anboto 2018ko api. 10a, 17:12

Bilboko 5.epaitegiaren epaiaren arabera, enpresaren jarrera "bidegabea" eta "neurriz kanpokoa da". 

ELA sindikatuaren arabera, normalizatua dagoen egoera bat egiaztatzen du epaiak. "Enpresarentzat ez da larria segurtasun neurriak ez betetzea, CIE Inyectametalentzat larria dena gu gure segurtasuna negoziatzeko gertu ez egotea da, gure osasuna kontutan hartu gabe, inposatzen dituzten erritmoak eta lan egiteko moduei lotuta" salatu du ohar batean sindikatuak.

Izan ere, epaiaren arabera, enpresak llangile-komitearekin akordio batera iristera baldintzatzen du zigorra. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!