Euskaraldia aurkeztuko dute astelehenean

Anboto 2018ko api. 5a, 17:33

Astelehenean, apirilak 9, 19:00etan, Txanporta kultur etxean aurkeztuko da proiektua. Topaguneko kide batek egingo du aurkezpena. 

Martxoaren 12an batzarra egin zuten Abadiñoko eragile ezberdinek euskararen erabilera bultzatu nahi duen ekimena martxan jartzeko. Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean ospatuko da "11 Egun Euskaraz" lemapean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!