Zelaietako berrantolaketa zehazteko parte-hartze saio gehiago egitea eskatu du EH Bilduk

Jone Guenetxea 2018ko mar. 28a, 21:04

Auzotarren proposamenak jasotzeko egun bat jartzea ez dela nahikoa azaldu zuen EH Bilduk atzoko osoko bilkuran aurkeztutako mozioan. AI-EAJren kontrako botoekin ekimena ez zen aurrera atera. Navarrok azaldu zuenez, gaia "behar bezala" landu da.

Mozioan azaltzen denez, "Zelaietako berrantolaketan beharrezkoa da auzokideen ikuspuntuak uztartu eta erabakitzeko aukera ematea". Zelaieta auzoko zati handi bat oinezkoentzako egokitzerakoan, herritarren kezka oinezko horien segurtasuna dela azaldu zuen Urrutiak. Gai hori eta sor daitezkeen beste batzuk sakonago aztertu gura ditu EH Bilduk. "Herritarrek euren ideietatik sortutako proposamenen artean hautatzeko aukera edukitzea" eskatzen dute mozian. 

Jose Luis Navarro alkateak ostera, gaia behar bezala landu dela erantzun zion EH Bilduko eskaerari, eta berrantolaketarekin jarraituko dutela azpimarratu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!