Abadiñarrak Txiskola programan garaile

Jone Guenetxea 2018ko mar. 16a, 11:50

Umorearen unibertsitatean katedradunak dira Eneko Iturriagaetxebarria, Jon Mardaras eta Luis Mari Agirre. ETBko Txiskola programan atera zuten titulua, 1995eko abenduan.

Lehiakide bizkaitar gutxi zeudela-eta, parte hartzera animatu ziren, eta erabakiak lehenengo saria irabaztera eraman zituen. Sasoi hartako 2 milioi pezeta, hain zuzen ere. Finala irabazi zuten egunean, Abadiñon txapligoak bota zituzten, Athleticek final handi bat irabazten duenean legez. Hirukote abadiñar hau ez zen izan txiste kontalari paperean telebistara joan zen bakarra. Jose Antonio Salterainek, Patxi Gabikak eta Txaro Alberdik ere goi-goian utzi zuten Abadiño txiste kontalarien herri lez. Kike Amonarrizek aurkezten zuen programan hirukote honek final-laurdenetan kale egin zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!