Bi zauritu arin eragin ditu Abadiñoko auto istripuak

Joseba Derteano 2018ko ots. 27a, 08:40

N-634 errepidean, Iurreta eta Abadiño artean auto biren arteko istripua gertatu da.

07:40 inguruan gertatu da istripua Bilborako noranzkoan. Zauritu arin bi eragin ditu Ertzaintzaren esanetan eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. Trafikoa berbideratzen ari dira, baina ez dago auto ilara luzerik. Garabia autoak erretiratzen ari da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!