Batzarrak deitu ditu EH Bilduk aste honetarako

Aritz Maldonado 2018ko ots. 12a, 16:49

Auzo batzarrak deitu ditu koalizio abertzaleak otsailaren 14rako (Txanporta kultur etxean) eta 15erako (Muntsarazko auzo lokalean).                                 

Otsailaren 14ean, Txanporta kultur etxean da hitzordua, 18:30ean, eta besteak beste, Zelaietako berrantolaketarako EH Bilduren proposamen alternatiboaz edota IBI-aren igoera jorratuko dira. Otsailaren 15ean, berriz, Muntsarazko auzo lokalean izango da batzarra, eta bertan airearen kalitateaz eta 2018ko aurrekontuetan auzorako aurrekonturik ez egoteaz egingo dute berba. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!