Ziurgabetasunez bizi dute Abadiñoko (Muntsaratz) Hegaz enpresako 35 beharginek laneko etorkizuna. Enpresak azken bi hilabeteetako soldata zor die langileei, eta ixteko aukera, "egon badagoela" adierazi die langileei enpresako ordezkari batek. Egoera horren aurrean CCOO sindikatuak deituta langileek elkarretaratzea egin dute, gaur, 10:30ean, San Blas Azokan.